XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Baimendutako bestelako motak: Ibai Arrantzari buruzko Legearen arabera.

Arrainen luzera buruaren aurrekaldetik hegatz-punta edo buztan zabalduaren atzekaldeko erdiraino neurtuko da.

5. artikulua.

Arrantza-tresnak.

5.1. Baimendutako arrantza-tresna bakarra arrantza kainabera da.

Arrantzale bakoitzak bina kainabera erabili ahal izango du, eskura egon beharko dutenak.

5.2. Atera-sarea edo salabardoa bezalako elemendu lagungarrien erabilera baimenduta dago.

Horiek kainaberaz egindako harrapaketak uretatik ateratzeko laguntza legez bakarrik erabiliko dira.

6. artikulua.

Arrantzaren orotariko babesa.

Honi dagokionez, honako debekapen hauek ezarri dira:

6.1. Arrantza errazteko helburuaz, harrizko, zurezko edo beste materialezko oztopoak nahiz langak jartzea, edota ibaibidea edo uraren joan-etorria aldaraztea erakartzen duten prozedura guztiak.

6.2. Elektrokutagailu eta geldiarazgailuak, argi indar artifizialak, lehergailuak eta gai pozointsuak, geldiarazgarriak, trankilgarriak, erakargarriak nahiz nardagarriak.

6.3. Erpoiak, kakoak, irurtziak, karakotxeak, granpinak, fitorak, arpoiak, xederak, baheak, butroiak, erretrainak, banarretak, tretzak, salabardoak, xingak, xanpelaketak eta antzeko tresnak.

6.4. Beita legez erabilitako arrain biziak, Undurragako urtegian izan ezik, horretan neurri handi xamarreko arrainburuak akabatzeko asmoz, arrantza mota hori baimenduko baita.

Debekatuta dago, baita ere, arrantzan hasi baino lehenago nahiz arrantzan ibili bitartean uretara beitak jaurtikitzea.

6.5. Asticota eta izokinkideen arraultzak erabiltzea, urte osoan zehar.

6.6. Egikera zurrun eta iraunkorrekoak ez diren egur, zorro, oholtzak, etabar bezalako igeri-tresnak erabiltzea.

6.7. Eskuz edo suarmak erabiliz arrantzatzea nahiz arrainentzako aterpe diren harriak astintzea.

6.8. Era guztietako arrain-arraultzak, gazta, haragi eta antzekoen masa erantsiak, baita tokian tokiko ur faunarenak ez diren intsektu-larba, pupa eta ninfak ere.

6.9. Uren emaria gutxitu, haien arroak aldatu edo uretako landaretza suntsitzea.

6.10. Sopuerta eta Zallako barrupeetan, debekatuta dago beita naturalik erabiltzea apirilaren 19an hasita, harik eta denboraldia amaitu arte.

6.11. Balmasedako barrupean debekatuta dago beita naturalik erabiltzea denboraldi guztian zehar.

Aldi berean barrupe honen Siderurgika enpresaren ondoko zubian hasi eta Burgoseko probintziarekin duen goiko mugara arterainoko tartean, debekatuta daude beita mota guztiak, eulia eta amu bakarreko zalitxoa izan ezik.

6.12. Urkiola Natur Parkeko mugen barruko ibai guztietan arrantzan egitea.

7. artikulua.

Ibaiko karramarroa.

7.1. Karramarroa arrantzatzeko debekapenak indarrean dirau herrialde osoan, aphanomices astaci onddoak sortutako aphanomicosis gaisotasuna gainditu ez bait da.